Feeds:
Entradas
Comentarios

Azken hausnarketa lana

Ikasgaiko azken lan moduan, orokorrean hausnarketa bat egin dugu taldeka ikasgaiari buruz. Bertan igandako lanari buruz dugun iritzia azaltzen da, espero dut baliagarria izatea ikasgaia nondik norakoa den jakiteko.

azken-hausnarketa-lana

1998ko abenduak 8:

Madrilgo Vicente Calderonen Atletico de Madrid eta Realaren artean UEFA txapelketaren 8renetan itzulerako partidua ikustera joateko, Andoaingo IZAR zaletu neska taldeak autobusa antolatu zuen.
Goizeko 6etan abiatu zen autobusa Andoaindik, bidean umorea nagusi eta Realaren denboraldi hartako partidak hizpide hartuta, elkar ezagutuz joan ziren, heuren artean ezezagunak baiziren gehienak. Batzuk Donostiakoak, beste batzuk Andoain bertakoak eta elkarrekin egun zoragarria pasatzeko asmo eta gogoa nabarmena zen.
Autobusak 2 geldialdi egin zituen Madrila iritsi aurretik, deskantsurako eta gasoila hartzeko. Eguerdirako “La Manzana” izeneko zentru komertzialean bazkaldu eta partidurarte zuten denbora hura “Madrilen galduta baino, hobe hemen itxaron” pentsatu zuten eta arratsaldeko 4,30ak arte han ibili ziren denbora nola hala pasatuaz.
Ordu horretan Madrilerako bidea hartu zuen autobusak, autobusean sarrerarik gabeko hiruzpalau zeudelako, hauentzat sarrerak takilan erosteko asmotan, lehentxeago gerturatu eta sarrerak hartzeko. Bideari ekin aurretik ordea, Madrilgo Poliziari hots egin zioten, babesaren eske, bi talde hauen artekoa “partido de alto riesgo” bezala izendatu bai zuten UEFAko agintariek eta hobe babestuta, basesik gabe joatea baino.
Deiaren erantzuna “no se preocupen, a su llegada a la ciudad tendran la protección necesaria” izan zen eta autobusak aurrera jo zuen. Madrilen sartzerakoan han agertu zitzaien polizia auto arrunta, ez furgoneta bat edo auto parea, auto bakarra eta atzekaldean jarri zitzaien gainera, babes neurri eskasa, erasoak etortzen aurretik ikusten baitira eta ez atzetik.
Autobusa aparkatzeko lekura iristean, estadioaren sahiets batean, polizia autoa desagertu egin zen, bakar bakarrik utziaz. Hala, heuren burua bakarrik ikusita, topatu zituzten bi udaltzainei, denbora egiteko arazorik gabe egoteko zein lekura joan zitezkeen galdetu zieten, eta hauek “El Parador del Jamón” izeneko tabernara bidali zituzten, “ahí no tendran problemas, es un bar tranquilo” esan eta halaxe egin zuten. Batzuk sarrerak erostera eta beste guztiak taberna horretan sartu ziren. Tragoak eskatu eta pixkanaka jendez betetzen hasi zen taberna, tragoa eskuan hartu eta kalera irten ziren batzuk, lasaiago egoteko asmoarekin.
Tabernara sartu zirenean, kalea hutsik zegoen, pareja bat eta aitona bere txakurrak pasiatzen. Tabernatik ateratzerako ordea, kalean jendetza pilatu zen, Madrilgoak ghienak eta hauetako batek, Aitorri “pero, ¿que haceis aquí? estais en el bar del Frente Atletico, ¡al loro que es el grupo mas violento!. Largaos de aqui, si no quereis problemas.”
Eta halaxe egiten saiatu ziren, baina erasoa hasia zegoen ordurako. Kalean zeuden faxista taldeak mehatsuka eta ohiuka harrapatzen zuten hura kolpatzen hasi ziren, eskura zuten guztia burura bota eta lasterketak hasi ziren eraso hartatik ihes egiteko. Une hartan estadio barrura sartzen saiatzea besterik ez zitzaien geratzen, han babestuta egongo zirelakoan.
Korrika saioak etengabe eta taldea banandu egin zen, lasterkatzaile onenak aurretik eta adinekoak eta umeren bat zutenak tropelaren bukaeran. Estadioaren ateraino iritsi zirenak ez zuten sartzerik izan, artean estadioko ateak ireki gabe zeudelako. Ate hartan kazetariak eta udaltzainen furgoia zeuden eta haien atzean babestu ziren lehen iritsi zirenak.
Ihesaren erdian, ziztu bizian hiru auto inguratu ziren estadioaren ingurura, hauetako auto bakoitzetik hiruzpalau lagun jeitsi eta estadioaren ezker hegalerantz korrika hasi eta tropelaren azken muturra harrapatu zuten, geldoenen taldea basbestuz azkena zihoan Aitor inguratu zuten seiren artean, kolpatu, erori eta lurrean belauniko zelarik labankada zuzen bakar bat sartuaz bihotza erdiz-erdi zartatu zioten.
Faxista talde hau “lanak” amaitzean agertu bezala desagertu zen, berriro autoetan sartu eta ospa. Une horretan agertu zen polizia, berandu noski.
Bihotza hautsita, Aitorrek zuen zauriaz ohartu gabe metro batzuk oinez egin eta 6. ateraino iritsi zen, han zegoela zaztada bat zuela bularrean eta udaltzainen furgoiraino iritsi zen nola hala. Anbulantzia bat eskatu eta ospitalera iritsi bidean bihotzak 3 alditan hutsegin zion.
Hau gertatu eta bi ordutara jokatu zen futbol partida, estadio barruan ahoz aho zabaltzen joan zen “han pinchado a un vasco en el corazon” albistea. Partida aurrera joan ahala, labankadaren keinua eginaz eta milaka eta milaka eztarrietan “putos vascos, hijos de puta” bezalako irainak entzuten ziren etengabe, telebista bidez ikusten ari zirenek ere garbi ikusi eta entzun zuten hango infernua.
Harro zeuden egindakoarekin, Frente Atleticoko kideak eta taldearen ingurukoek egindako lanagatik pozik eta besarkadak hiltzaileen artean. Dudarik gabe aurrez hitzegindakoa antolatu bezalaxe atera zitzaien, ordurako bazekiten Aitor hiltzeko zorian zela, ez zuela asko iraungo. Baina hau horrela zela, Aitor hil zorian zela, labankada sartu zionak, labankada nola eta non sartu zioten ikusi zuenak edo labankada eman zuenarekin hitzegindakoek bakarrik jakin zezaketen. Bertsio ofizialak, partida amaitu eta askosaz beranduago arte ez bai zuen Aitorren egoeraren larritasuna adierazi. Urradura edo zaztada txiki bat bakarrik zela aipatzen zen.
Realeko jokalariek heurek ere zerbait gertatzen ari zela nabarmendu zuten, giro harrotua eta zurrumurruak etengabea. Agintarien eserlekuetan, Realeko ordezkaritzari bertsio erabat ezerberdina azaldu zioten, “uno de HB a pinchado a un aficionado del Atletico de Madridi” zioena. Benetako egoeraren berri zuten bakarrak medikuak, hiltzaileak eta hauekin bildu zirenak ziren, baina Calderon estadio barruan egoeraren berri etzekiten bakarrak euskaldunak ziren.
Orduak aurrera egin ahala, Aitorren benetako egoera denbora gehiagoz ezin estali eta egia agerian jarri zen. Aitor oso larri zegoen eta zalantza asko zeuden, egoera horrek itzulbiderik ba ote zuen esateko. Ebakuntzak egiten saitu arren, odol asko galdu zuen eta horrek konponbide txarra zeukan. Goizeko 3,30ak iristean, bihotz hautsia guztiz geratu eta Aitor ospitaleko ohean zendu zen. Albistea, aurretik emandako bertsio okerrak medio, oso modu gordinean iritsi zen Euskalerrira.
Biharamoneko prentsan irakurri daitezke gertaeraren ikuspegi ezberdinak. Batzurentzat zaletuen arteko hika mika baten ondorio, euskal herrian bizi zen egoera politikoarekin lotzen zuten beste batzuk eta burugabe baten ekintza isolatu baten modura ikusten zuten beste batzuk.

“Puñalada al proceso vasco”, “Puñalada al corazon de Euskalerria”, “Un descerebrado asesta una puñalada a un seguidor de la Real Sociedad”, “Ultras del Atletico matan a un seguidor de la Real”, “Un grupusculo del Frente Atletico, Bastion 1806, asesta una puñalada a un aficionado donostiarra”, “Incidentes entre aficionados con resultado de muerte” eta antzekoak irakurri genituen. Askori ez zitzaien ahazten zein egoera bizi zen egun haietan. Tregoa garaia, Ynestrillas eta bere kideak Giibraltargo Harria eta Euskal Herria konkistatzeko bidaiak antolatzen egun bat eta hurrengoan ere…
Denborarekin, halere, estatuari komeni zitzaion bertsio bateratua zabaldu zen bazter gehienetan, liskar arrunt batean, ero batek emandako labankada isolatu bat besterik ez zen izan. Han ez zegoen ez aurre antolaketarik, han zeudenak, hara autoetan joan eta labankada eman zutenek ez zuten antolatu hura, hura kasualitate hutsa izan zen, liskarra aprobetxatuaz 1,50 metroko ero bat Aitorren ondora gerturatu eta berak bakarrik Aitor inguratu eta pentsatu gabe labana sartu zion. Zorte kontua besterik ez da hauxe bihotzaren erdi-erdian izatea eta ezinbestez hilgarri beraz. Kasualitatea den bezala, hiltzailetzat jo dutenak aurrez ere kartzelan egon behar izatea, besteak beste, aurreko labankada bategatik.

Password (abril-cerral)

Hasierako hausnarketa

Hemen daukazue klaseko hasierako egunetan egindako hausnarketa txiki bat. Bertan, nire ustetan ikasgaiaren espektatibak zeintzuk izango diren azaltzen ditut.

aurrezagutzak

Hemen daukazue IKT-ei buruz egin duduan mapa kontzeptuala Cmaptools programa erabiliz!!

Gure webquest-a egiten baduzue hemen duzue lanari dagokieon autoebaluazioa.

webquest-aren-autoebaluazioa1